Igor Urienek Xerezko zirkuitua bisitatuko du asteburuan, Europako F3 Openeko laugarren proban. Orain, sailkapeneko laugarren postuan dago F308 Kopan.
Richard Gonda liderra eta Stuvic eta Twynham pilotuak ditu bere aurretik. Urienek eta bere taldeak sailkapen faseetako lana hobetu behar dute podiumean sartzeko aukerak izateko. Izan ere, azken lasterketa biei nahiko atzetik ekin die, sailkapen fasean izandako arazoengatik.