Durangoko Karate-Ninjutsu Wado-Kan Klubak antolatuta, sei eta hamalau urte bitarteko 120 bat gaztetxo batuko ditu zapatuan, Durangaldeko Karate-Ninjutsu txapelketan, Abadiñoko probalekuan. Udala ekimeneko laguntzailea da.
Arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Berriz, Abadiño, Ermua eta Durangoko gazteak haur-kategorian, kimuetan eta benjaminetan lehiatuko dira. Dabid Gaztelurrutia Durangoko klubeko ordezkariaren esanetan, aurreko aldietako arrakastak eroan ditu aurten ere txapelketa antolatzera: “Gurasoentzako, euren seme-alabek urte osoan egiten duten lana ikusteko aukera paregabea izaten da”.