Haur kantari txapelketan irabazle

Anboto 2013ko eka. 5a, 08:39

Bikotekako Bizkaiko Haur kantari txapelketaren sari nagusia ekarri dute argazkiko Abadiñoko kantariek. Gainera, \'alaitasuna\' transmititzearren ere saritu zituzten

Bikotekako Bizkaiko Haur kantari txapelketaren sari nagusia ekarri dute argazkiko Abadiñoko kantariek. Gainera, \'alaitasuna\' transmititzearren ere sari berezia jaso zuten.

 

Ermua eta Durangoko kanporaketetan lortu zuten neskok Bizkaiko Haur kantari txapelketako finalerako txartela. Joan zen zapatuan, Bilboko BBK aretoan jokatu zuten finala. Marisorgiñak izenagaz jardun zuten taldean, Elaia, Aihotz, Oneka eta Ilargik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!