Nurburgring-eko zirkuituan Europako F3 Openeko hirugarren proba lehiatuko du asteburuan.
Portimaoko zirkuituan (Portugal) hirugarren sailkatu (F308 Kopan) eta podiumera igo ondoren, Igor Urien itxaropentsu doa asteburuan Alemaniako Nurburgring zirkuituan jokatuko den hirugarren probara: “Lehenengo bi lasterketetan jasotako esperientziak kontuan hartuta Alemanian lan ona egin dezakegula uste dut eta podiumean egotea dut helburu”, dio abadiñarrak. Aurreikuspen meteorologikoek diote seguruenik euria egingo duela: “Horrela bada monoplazen doikuntza lanak berdindu egingo dira eta pilotutza onena benetan nor eskaini dezakeen ikusi ahalko da”.
Orain arte, Europako F3 Openeko lasterketa bi lehiatu dira: Paul Ricard zirkuituan (Frantzia) eta Portimaon (Portugal). Alemaniakoren ondoren, bost proba geratuko dira txapelketa amaitzeko.