Galtzaile maitagarriei buruzko sei istorio 'Teatropiezos' obran

Anboto 2013ko eka. 3a, 08:53
Abadiñoko Banarte taldeak kudeatutako antzerki tailerraren azken fruitua da

Abadiñoko Banarte taldeak kudeatutako antzerki tailerraren azken fruitua da.

 

\"\"

 

Ekainaren 6an estreinatuko dute Banarte taldeak kudeatutako antzerki tailerrean ikasturte honetan prestatu duten antzezlana. Teatropiezos du izena, eta Durangoko Plateruenean eskainiko dute lehenengoz, datorren eguenean. Bederatzi aktorek jardungo dute obra antzezten (tailerrean parte hartu duten lagun guztiek), eta Sardo Irisarri aktorea ibiliko da taldea zuzentzen.

 

Banarteko antzerki tailerrean irailetik ari dira obra hori prestatzen. Jose Luis Alonso de Santosen Historias de amor y humor al fresco liburuko sei piezak osaturikoa da obra, eta "galtzaile maitagarrien istorioak" kontatzen ditu. Plateruenean estreinatu eta gero, Durangaldeko beste bi antzokitan ere eskainiko dute Treatropiezos: ekainaren 8an, Traña-Matienako Errota kultur etxean, eta 22an, Berrizen.

 

Bestelako proiektuetan ere badihardu Banartek. Batetik, antzerkiari buruzko ikastaroak eskainiko ditu datorren ikasturtean, eta bestetik, Guernica 1913 obra estreinatuko du ekainean: Urdaibaiko industrializazioaren hasierako bi munduren arteko talka kontatzen du lan horrek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!