Abadiñoko bikoteak irabazi du San Trokaz Trinkete Txapelketa.
Torsonolo trinketea bete egin zen finala ikusteko eta finalistek ikuskizun ederra eskaini zuten. Uriarte eta Antxia abadiñarrak partidu guztian aurretik joan arren, finala ez zen azken txanpara arte erabaki. Abadiñarrek partidu borobila jokatu zuten. Antxiak agindu egin zuen atzean eta Uriarte ausart ibili zen aurrean. Waltary eta Etxebarria ere ondo aritu ziren. Kubatarra gogotik saiatu zen, baina ezin izan zuen partidua berak hautsi. Etxebarriak lehen zati bikaina jokatu ostean, bigarren zatian behera egin zuen, hein handian, eskuko minagatik. Azkenean 40-32 irabazi zuten Uriartek eta Antxiak.
Promesen finalean Bilbao lemoarrak 30-25 menderatu zuen Arabiourrutia abadiñarra.
Argazkia: Julen Uribe