San Trokaz jaien egitarauan eskainiko du Oskorrik gaur gaueko saioa.
Gaur, 22:30ean hasita, probalekuan eskainiko du Oskorri taldeak Gabriel Aresti Bisitan ikuskizun berria. Taldearen formazio klasikoagaz, baina "era akustikoagoan" dihardu Oskorrik bira honetan. 1971n Deustuko unibertsitateko paraninfoan lehenengo kontzertua eskaini zuenetik, harreman estua, "sakona", izan du Oskorrik Gabriel Aresti poetarekin, eta bere burua euskaldundu zuen poetaren letra ugari kantatu ditu. Oskorriren sortzaileen berbetan, "Gabrielen eragina ukagaitza da, ez soilik kantetan, baita gero garatu genituen hainbat arlotan ere".
Oskorrik Harri eta herri edo Harrizko herri hau poemen egilearekin batera sorturiko hainbat kanta eskainiko ditu Abadiñoko kontzertuan. Duela hiru hamarkada sortu zen harreman hori, eta iturburura bueltatu gura du ikuskizun honegaz Oskorrik: bestak beste, "egungo egoera latz honetan izugarrizko gaurkotasuna gorde dutelako" Arestiren berbek.