Murgoitio Bizkaiko txapeldun, mendi bizikletagaz

Anboto 2013ko mai. 13a, 18:04

Egoitz Murgoitio (Hirumet taldea) irailean hasiko den ziklo kros denboraldia prestatzen dabil. Aurten errepideko lasterketak mendi bizikletako batzuekin uztartzea erabaki du. Joan zen asteburuan Bizkaiko txapeldun geratu zen Bilboko BTT lasterketan.

Egoitz Murgoitio (Hirumet taldea) irailean hasiko den ziklo kros denboraldia prestatzen dabil. Aurten errepideko lasterketak mendi bizikletako batzuekin uztartzea erabaki du. Joan zen asteburuan Bizkaiko txapeldun geratu zen Bilboko BTT lasterketan.

 

Normalean errepideko lasterketak lehiatuz hartzen du ziklo kros denboraldirako sasoia, baina aurten “monotonia apurtzeko” eta “teknika hobetzeko oso baliagarria delako” mendi bizikletako lasterketa batzuk lehiatzea ere erabaki du. Proba horietako aurrenekoa joan zen asteburuan izan zuen, Bilbon. Bere ibilbidean mendi bizikletako proba batean parte hartzen zuen bigarren aldia zen (orain urte bi Mendatako proban bigarren amaitu zuen) arren, irabaztea lortu zuen. Bizkaiko txapelketa jokoan zegoenez, bera da mendi bizikletako aurtengo Bizkaiko txapelduna. Bere taldeko Jonathan Lastra ere txapeldun geratu zen 23 urtez azpiko mailan.

 

Errepideari dagokionez, orain arteko lasterketetan postu onak lortu ditu; Kantabrian bigarren amaitu zuen eta Urrakirako Igoeran zazpigarren geratu zen.

 

Aurrerantzean ere errepidea eta mendi bizikleta partekatzen jarraituko du iraila bitartean. Errepidean, Euskaldun Torneoko lasterketetan ez ezik Zamorako eta Valentziako itzulietan parte hartzeko asmoa du.

 

EUSKADIKO BTT OPENA, BILBOKO PROBA. SAILKAPENA

 

1- Egoitz Murgoitio (Hirumet taldea)...................... 1.35.33

2- Aitor Hernandez (Ermuko T.E.)......................... 12 segundora

3- Julen Zubero (Mallatalud Buke Club)............... 39 segundora

4- Jabier Ruiz de Larrinaga (Lizarte).................... 1.01era

5- Ekleylson Marques (Laguntasuna).................. 2.37ra

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!