Txanda berri bat ireki dute Abadiñon

Anboto 2013ko mai. 9a, 08:52

Abadiño Kirol Elkarteak 6 eta 12 urte bitarteko gaztetxoentzako (2001-2006 urte artean jaioak) futbol kanpusa antolatuko du bigarren bider

Abadiño Kirol Elkarteak 6 eta 12 urte bitarteko gaztetxoentzako (2001-2006 urte artean jaioak) futbol kanpusa antolatuko du bigarren bider.

 

Ekainaren 24tik uztailaren 13rako hiru txandak beteta daude, baina berri bat sortu dute uztailaren 15etik 21era. Izen-ematea www.abadinoke.eu webgunean edo telefono bidez egin daiteke: 663 024 782.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!