Atzo Traña-Matienako pilotalekuan jokatutako finalean Jose Marquezek eta Gaizka Ogizak 22-11 menderatu zituzten Sugar Perez eta Hibai Urrutia
Irabazleek tantorik gehienetan agindu eta erritmo bizia ezarri zuten. Markagailuan alde egiten zietela ikusita, Perez eta Urrutiak postuak aldatu zituzten, baina horrek ez zien hobekuntzarik ekarri. Azkenean, ia ordubeteko partiduan, merezitako txapela jantzi zuten Marquezek eta Ogizak.