Maila onean debutatu du Urienek zirkuitu bustian

Anboto 2013ko api. 29a, 09:39

Europako F3 Openeko debutean seigarren eta bosgarren amaitu du Igor Urienek

Europako F3 Openeko debutean seigarren eta bosgarren amaitu du.

 

Estreinaldi itxaropentsua izan du Igor Urienek Frantziako Paul Ricard zirkuituan. Zirkuitu bustiak eta pneumatikoen errendimendu eskasak podiumetik aldendu dute, baina bere mailan (Kopa F308) seigarren amaitu zuen zapatuan eta bosgarren domekan. Debuta zuela eta zirkuitua delikatu zegoela kontuan hartuta, emaitza ona da: “Pozik noa, oraindik hobetzeko tartea dugula ikusi dugulako. Gainera, hemendik amaierara aurreko tokietan ibili gaitezke. Lasterketa asko falta dira, txapelketa luzea da eta, batez ere, lasterketa denetan puntuak batu behar dira”.

 

Zapatuko lasterketa safety car-agaz hasi zen asfaltua busti zegoelako. Bere mailan, aurreneko tokian ibili zen Urien, harik eta parabola itxurako bihurgune batean monoplazak zibarena egin zion arte. Pistan jarraitu zuen, baina irabazteko aukera denak galduta. Azkenean, seigarren. Domekan, berriro baldintza klimatiko eskasekin, euritako pneumatikoek ez zuten esperotako errendimendurik eskaini eta sailkapen saioetan lortuta denboretatik urrun ibili zen Urien. Hala ere, domekan postu bat hobetu zuen bosgarren tokian amaituz.

 

Europako Formula 3 Openeko bigarren lasterketa Portugalgo Portimao zirkuituan izango da maiatzaren11n eta 12an.

 

Bigarren lasterketa osorik:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!