Traña-Matienako Errota kultur etxean eskainiko du, Despertar los Sentidos taldeak \'Abre los ojos\' ikuskizuna. Zapatuan, 18:30ean izango da emanaldia. Down sindromendun hamar lagun dira protagonistak.
Andaluziako nekazal herri batean kokaturiko maitasun istorioa kontatzen dute Jose Manuel Palacios eta Sarah Ramirezek zuzenduriko ikuskizunean. Juanjo Navas abeslariaren eta Sergio Reyes gitarristaren kolaborazioagaz jardungo dute Despertar los Sentidos taldekoek, Errota kultur etxeko emanaldian.
Ahalmen intelektual edo fisikoa edozein izanik ere, dantzaren lengoaia unibertsalaren bitartez komunikatzen dute Despertar los Sentidos konpainiako artistek. Flamenkoa eta dantza garaikidea uztartzen dituzte.