Geu Be erretratuetan

Anboto 2013ko api. 9a, 08:53

Javier Fernandez argazkilari abadiñarren lana biltzen du atzo Traña-Matienako Errota kultur etxean zabaldu zuten erakusketak. \'Palabras siceras\' du Abadiñoko argazkilariaren proiektuak izena, eta Geu Be elkarteagaz urtebetean egindako lana islatzen du

Javier Fernandez argazkilari abadiñarren lana biltzen du atzo Traña-Matienako Errota kultur etxean zabaldu zuten erakusketak. \'Palabras siceras\' du Abadiñoko argazkilariaren proiektuak izena, eta Geu Be elkarteagaz urtebetean egindako lana islatzen du.

 

Durangaldeko beharrizan bereziko familiek osatzen duten Geu Be elkartearen hamargarren urteurrenaren harira martxan ipinitako ekimena da Fernandezena, eta elkarte horren inguruko lagunak dira protagonistak. Guztira 75 erretratu dira erakusketan bildurikoak. Testu batek lagunduta helarazten digu argazkiak egileak, “ikuslea protagonistarengana gehigo gerturatzea” errazteko, Fernandezen berbetan.

 

“Hasieran elkartearen hamargarren urteurreneko oparia egiteko sortu zen proiektua, baina azkenean neu izan naiz oparia jaso duena”, dio Fernandezek: “Argazkiak egitera joan natzaien bakoitzean energia karga ikaragarria jaso dute eurengandik”.

 

Errota kultur etxean hasi du Palabras siceras erakusketa honek ibilbidea, baina maiatzerako beste hitzordu bi ere baditu Javier Fernandezek lotuta: maiatzaren 6tik 10era, Iurretako kultur etxean egongo dira; eta 13tik 26ra Durangoko San Agustin kulturgunean. Ondoren, Durangaldeko beste herrietan ere lotu gura ditu argazkilari gazteak Geu Be-gaz elkarlanean burututako proiektua jendaurrera ateratzeko erakusketak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!