Abadiñoko Laubideta Triatloi taldeko duatletak hirugarren amaitu du Gernikako duatloia emakumeen maila absolutuan. Mugarra triatloi taldetik gazte mailako duatletak nabarmendu dira.
Gernika-Lumoko XVIII. Nazioarteko Sprint Duatloia jokatu zen zapatuan. Emakumeen maila absolutuan Maite Unzuetak (Laubideta) hirugarren amaitu zuen. Bere atzetik amaitu zuen Rocio Rueda eta biek lehia estua mantendu zuten lasterketa osoan zehar. Unzuetak korrikako lehenengo tartean hartutako minutu biko aldea, ezerezean geratu zen bizikleta gaineko tramuan. Ondoren, korrika egin beharreko azken kilometroetan berriro aurrera egin zuen Unzuetak maila absolutuko hirugarren postua segurtatuz. Emakumeen sailkapen orokorrean zazpigarren geratu zen.
Gizonetan Oier Ariznabarretak (MugarraTT) bosgarren amaitu zuen Emilio Martin irabazlearengandik minutu bi pasatxora. Martin munduko duatloi txapelketako irabazlea da gaur egun. 23 urtez azpiko mailan, berriz, Laubideta taldeko Javier Fernandez laugarren sailkatu zen.
Gazte mailetan emaitza ezinhobeak lortu zituen Mugarrak. Unai Arbuluk kadeteetan, Lide Azuetak kadeteetan eta Amaia Egurenek gazteetan irabaztea lortu zuten.
EMAKUMEEN MAILA ABSOLUTUA: SAILKAPENA
- Ibone Sanchez....................... 1.20.42
- Leire Etxezarreta................... 1.23.27
- Maite Unzueta....................... 1.27.17
- Rocio Rueda.......................... 1.27.50
- Edurne Inza........................... 1.29.15
GIZONEN SAILKAPENA
- Emilio Martin........................... 1.03.48
- Alexis Rodriguez..................... 1.04.21
- Iurgi Etxeandia....................... 1.05.39
- Jeremy Pierrat....................... 1.05.42
- Oier Ariznabarreta.................. 1.06.05
GIZONAK 23 URTEZ AZPIKOA
- Artzai Beranoagirre................ 1.07.53
- Ignacio Barranco................... 1.07.58
- Ander Okamika...................... 1.08.27
- Javier Fernandez.................. 1.08.33
- Adur Eskisabel..................... 1.08.51