Seniorretan eta lau t’erdiaren barruan erraz menderatu dituzte euren arerioak Ander Antxiak eta Egoitz Amantegik. Eneko Perosanz Berriztarra, aldiz, kanpoan geratu da.
San Prudentzio Pilota Torneoko aurreneko partiduak arazo barik gainditu dituzte Ander Antxia eta Egoitz Amantegi abadiñarrek. Lau t’erdiaren barruan Antxiak 22-3 menderatu zuen atzo Urretabizkaia. Amantegik ere ez zuen askorik sufritu Arrese kanporatzeko: 22-8. Atzoko jardunaldia ezin izan zuen borobildu Eneko Perosanz berriztarrak eta Larrañagaren kontra galdu egin zuen: 6-22. Ondorioz, txapelketatik kanpora geratu da.
Domekan gazte mailetako partiduak jokatu zituzten. Bereinkua iurretarrak 18-15 menderatu zuen Zabala. Bigarren partiduan, Elordi iurretarrak galdu egin zuen 15-18 Olaizolaren aurka. Partidu lehiatua eta ikusteko entretenigarria jokatu zuten pilotari biek.