Abadiño xake taldea Bizkaiko ligako preferentera igo da

Anboto 2013ko mar. 25a, 12:49

Abadiño Xake Taldea xake elkarteko lau taldeetako bat gorengo mailara igo da martxoaren 14tik 16ra bitartean jokatu den Bizkaiko liga irabazi ondoren. Gainerako taldeek beren mailari eusten diote.

Abadiño Xake Taldea  xake elkarteko lau taldeetako bat gorengo mailara igo da  martxoaren 14tik 16ra bitartean jokatu den Bizkaiko liga irabazi ondoren. Gainerako taldeek beren mailari eusten diote. Iaz, talde hori  lehen mailara igo zen lehiaketa berean. Liga berean, elkarteko beste bi taldeak  bigarren eta hirugarren mailari eutsi diote. Bestalde, Abadiño Xake taldeak Euskal Ligan mantenduko du bere lehen taldea, txapelketa honetan laugarren geratu ondoren.

 

Abadiño Xake Taldeko arduradunen hitzetan, emaitza hauek "bikainak" dira, iaz elkarteko hiru taldek mailaz igo eta gero. Jose Luis Navarro alkateak  zorionak eman dizkio taldeari bere garaipenengatik. "Oso pozik gaude jokalari hauen lanagaz eta geroago eta hobeto jokatuz  aurkariei buruz eta trebetasunez irabazteko duten ilusioa ikusita", esan du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!