Trinketean txapela berritu gura dute. Gaur, 19:00etan, Bizkaiko Trinkete Txapelketako finalak jokatuko dituzte.
Abadiñoko Tornosolo trinketean. Seniorren lehenengo mailako finala iazko bikote berberen artean izango da: Uriarte eta Antxia abadiñarrak Gordon eta Ugarte sopeloztarren kontra neurtuko dira.
Iaz Abadiñoko bikotea nagusitu zen final estuan: 40-38. Seniorren bigarren mailan, ostera, Zilaurren-Bilbao eta Ziarrusta-Arza bikoteak heldu dira finalera. Gomazko paleta argentinarrean, Tornosoloko bikote bi lehiatuko dira: Pradera eta Arroitajauregi Garcia eta Arteagaren aurka.