Zapatuan Abadiñoko probalekuan 560 kilora arteko finala jokatu zuten. Ibarrak jantzi zuen txapela eta Abadiño bigarren sailkatu zen.
Ondorioz, aurtengo denboraldian eta goma gaineko zortziko Euskal Herriko txapelketan, bina txapel irabazi dituzte Abadiñok eta Ibarrak. Abadiñok jokoan izan ziren aurreneko bi finalak irabazi ditu, pisu nagusienetakoak: 680 eta 640 kilora artekoak. Ondorengo bietan, pisurik baxuenetan, Ibarra nagusitu da: 600 eta 560 kilora artekoetan. Ibarrak tiraldi guztiak irabazi zituen 560 kilora arteko finalean. Abadiñoren ostetik Ñapurrak sailkatu zen hirugarren tokian.
Emakumeen sokatira ligako hirugarren eta azken jardunaldia ere jokatu zuten Abadiñon. Azken jardunaldia Ibarra sokatira taldeak irabazi zuen eta, ondorioz, eurak geratu dira ligako txapeldun Badaiotzen aurretik.