Euskadiko rallysprint txapelketako lider ipini da Iban Tarsicio

Anboto 2013ko mar. 18a, 11:26

Txapelketako bigarren lasterketan, Hondarribian, bigarren amaitu du. Sailkapenean aurretik zituen Ardions eta Labakak ezin izan dute lasterketa amaitu. Ondorioz, lider ipini da Iban Tarsicio abadiñarra.

Txapelketako bigarren lasterketan, Hondarribian, bigarren amaitu du. Sailkapenean aurretik zituen Ardions eta Labakak ezin izan dute lasterketa amaitu. Ondorioz, lider ipini da Iban Tarsicio abadiñarra (Durangalde Racing Elkartea).

 

Iban Tarsicio pilotuak (Mendiola, Abadiño, 1981) eta Iñigo Peña kopilotuak (Atxondo) indartsu ekin diote Euskadiko Rallysprint Txapelketari. Denboraldiko estreinakoan, Gabirian, hirugarren sailkatzea lortu zuten eta asteburu honetan, Hondarribian, koska bat igo eta bigarren amaitu dute. Gabirian aurretik geratu zitzaizkien David Ardions eta Joxe Labakak (iazko txapelduna) Hondarribiko lasterketa ezin izan zutela amaitu kontuan hartuta, asteburu borobila izan da Tarsiciorentzat, sailkapen orokorreko lidertza ere eskuratu duelako.

 

Hondarribiko lasterketa hiru pasadak osatu zuten. Lehenengoan, Iban Tarsiciok (Mitsubishi Lancer EVO IX) eta lasterketako irabazle izango zen Gorka Eizmendik (Subari Impreza N14) denbora berdina egin zuten: 05.39.800. Bigarrenean, pilotu biak bidean zirela, istripu bat aurkitu eta gelditu beharra izan zuten. Ondorioz, biei (eta geratu beharra izan zuten gainerakoei) denbora bera eman zieten, pasada horretako denborarik onena: 05.53.400. Ondorioz, azkenengo pasadan erabaki zen irabazlea. Tarsiciok arazoak izan zituen autoagaz. Turboari eragiten dion bam-bam sistemak huts egin zion eta, ondorioz, bihurguneetatik ezin izan zuen potentzia osoagaz irten. Azkenean, Gorka Eizmendik bost segundoko aldea atera zion.

 

Hala ere, abadiñarra “oso pozik" dago asteburuko emaitzagaz sailkapen orokorreko lider ipintzea lortu duelako. Gainera, Mitsubishi-ak oso sentzatzio onak utzi dizkio: “Oso leun gidatzen da eta txapelketako autorik lehiakorrenetakoa dela uste dut”.  Iaz Forc Escort Cosworth bategaz ibili zen. Beraz, aurten, erregulartasuna lagun, txapelketa irabaztea du helburu. Euskadiko Rallysprint Txapelketako sailkapen orokorrean bigarren eta hirugarren geratutakoa da eta iaz Aramaioko lasterketa irabazi zuen. Hamar lasterketak osatzen duten txapelketako hirugarren proba apirilaren 6tik 7rako asteburuan jokatuko da Zeberion.

 

 

HONDARRIBIKO LASTERKETA

1- Gorka Eizmendi.................... 17.15.600

2- Iban Tarsicio........................ 17.20.500

3- Ander Arana........................ 17.27.600

4- Martin Villares..................... 17.30.000

5- Jesus Maria Zunzundegi......... 17.45.500
.........
8- Iñigo Olabegogeaskoetxea...... 18.04.800

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!