Denboraldiko azken txapelketa izango da.
Goma gaineko denboraldiari amaiera emateko, 560 kilora arteko finala jokatuko dute gaur, 17:00etan, Abadiñoko probalekuan. Abadiño sokatira taldeak goi mailako beste denboraldi bat txapela buruan duela agurtzen saiatuko da. Sokarri eta Ibarra izango ditu arerio nagusiak.
Emakumeen ligako 500 kilora arteko txapelketa ere jokatuko dute. Zortziko txapelketan, Abadiñok 680 eta 640 kilora arteko txapelketak irabazi ditu aurten. Hiru urte zeramatzan 640koan irabazi barik. 600 kilora artekoan, ostera, Ibarra nagusitu zen eta bigarren sailkatu zen Abadiño.