Lehen erregionaleko igoera postuetan daude biak; Zaldua dago lider, lau puntuko abantailagaz.
Astola futbol zelaiak lehenengo erregionaleko bi talde onenen arteko derbia hartuko du gaur. Zaldua mailako liderra da, eta lau puntuko aldea ateratzen dio igoera postuan dagoen Abadiñori. Beraz, gertatzen dena gertatzen dela, Zaldibarko taldea lider irtengo da Astolatik.
Abadiñok, ostera, bigarren postua galdu dezake hiru puntuak batzen ez baditu. Berriatukok Abadiñok adina puntu ditu, eta Ugao puntu bi atzetik dago.
Areto futbolak Durangaldeko taldeen arteko beste derbi bi ere utziko ditu asteburuan. Euskal ligan, Abadiñoko Lagun eta Kurutziaga neurtuko dira. Lehenengoek, goiko postuetara hurreratu gura dute, eta bigarrenek, zulotik irteteko behar dituzte puntuak. Azkenik, lehen erregionalean, Sapuberri eta Dantzari lehiatuko dira. Talde biak dabiltza igotzeko borrokan.