Herbehereetatik hiru urregaz eta mendeku txiki bategaz itzuli dira

Anboto 2013ko ots. 26a, 13:00

Herebehereetako sokatira talde batek 25 urte egin dituela-eta, horren harira antolatutako txapelketan parte hartu du asteburuan Abadiño sokatira taldeak. Hiru urre lortu ditu.

Herebehereetako sokatira talde batek 25 urte egin dituela-eta, horren harira antolatutako txapelketan parte hartu du asteburuan Abadiño sokatira taldeak. Hiru urre lortu ditu.

 

Herbehereetako Renswoude herrian jokatu zen txapelketa joan zen barikuan eta zapatuan. TTV Lagerweij taldearen 25. urteurrena ospatzeko antolatu zuten txapelketa. Guztira 25 talde batu ziren: Italia, Hungaria, Irlanda, Eskozia, Suiza eta Belgikakoak, besteak beste.

 

Abadiñok txapelketako sei pisuetan parte hartu eta hirutan irabazi zuen: 560, 600 eta 640 kilora artekoetan. Azken maila bietan Irlandako taldea menderatu zuten. Horrela mendeku txiki bat hartu zuten. Izan ere, Iralandako talde horrek iazko munduko txapelketan 560 finala irabazi zion Abadiñori.

 

Hiru urre irabazteaz gainera, zilar bat ere lortu zuen Abadiñok 300 kilora artekoan. Gainerako pisu bietan (680 eta 340an) laugarren eta bosgarren tokian amaitu zuen txapelketa ikusgarria borobilduz.

 

 

Euskal Herriko txapelketak

Euskal Herrira bueltan, asteburu honetan 600 kilora arteko sailkapen fasea jokatuko dute Urdulizen, domekan. Finala astebete geroago izango da Ibarran. Horren ostean, 560 kilora arteko txapelketa lehiatuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!