Urtarrilaren 25era egongo dira Durangaldeko 22 artisten koadro eta eskulturak, Traña-Matienako kultur etxean ikusgai.
Durangaldeko Artisten elkarteak antolatu du erakusketa kolektibo hau, eta Traña-Matienan erakutsi aurretik, Bilboko lau aretotan izan da ikusgai.
Jose Luis Martinez de Antoñana Durangaldeko Artisten elkartearen presidenteak esan duenez, "artista hauek egiten duten lan handia eta ilusioa islatzen du bilduma honek".
Ima Zapardiez kultura zinegotziak herritar guztiak gonbidatu ditu erakusketa ikustera: "Zorte handia da bilduma hau Abadiñon erakutsi ahal izatea".