Abadiño nagusi Euskal Herriko txapelketako lehen tiraldian

Anboto 2013ko urt. 15a, 12:23

Abadiñoko Sokatira taldeak domekan Euskal Herriko txapelketako lehendabiziko jardunaldia irabazi zuen Muruetan. Goma gaineko 680 kiloko modalitatean garaitu zen zortzi tiralariz osatutako taldea

Abadiñoko Sokatira taldeak domekan Euskal Herriko txapelketako lehendabiziko jardunaldia irabazi zuen Muruetan. Goma gaineko 680 kiloko modalitatean garaitu zen zortzi tiralariz osatutako taldea.

 

Faborito nagusiak ziren durangaldekoak eta aurreikuspenak bete zituzten. Saio guztiak irabazita jantzi zuten denboraldiko lehenengo txapela. Bigarren postua Ibarra gipuzkoarrentzat izan zen eta hirugarrena Zuraide lapurtarrentzat. Abadiñarrek 18 puntu lortu zituzten, eta gainontzeko sailkatuek 15 eta 12 puntu hurrenez hurren. Guztira zazpi taldek hartu zuten parte gizonezkoetan eta emakumezkoetan aldiz hiru talde baino ez ziren lehiatu.

 

Emakumezkoek goma gaineko 540 kiloko modalitatean lehenengo kanporaketa jokatu zuten Muruetan, eta Bidaiotz  arabarrak eta Ibarra lehenengo postuetan berdinduta geratu ziren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!