Ander Iturraspek 2017ko ekainaren 30era arte luzatu du Athleticen duen kontratua. Desegite klausula 40 milioi eurokoa da.
23 urteko jokalari abadiñarra pozik agertu da komunikabideen aurrean Athleticen jarraituko duelako. "Oso erraza izan da akordio batera heltzea", azaldu du Iturraspek. Beste bi jokalariri ere berritu diete kontratua. Jonas Ramalhok 2015eko ekainera arte berritu du (beste denboraldi batez luzatzeko aukerarekin), eta bere desegite klausula 25 milioi eurokoa da. Enric Saborit Bilbao Athleticeko jokalariak 2016ko ekainera arte luzatu du, eta bere desegite klausula 25 milioi euroko da.