Antxiak eta Gonzalezek gaur jokatuko dute trinkete finala

Anboto 2012ko abe. 14a, 08:08

Waltary pilotari kubatarra izango da atariko partiduko lau protagonistetako bat

Waltary pilotari kubatarra izango da atariko partiduko lau protagonistetako bat.

 

Ander Antxiak eta Mikel Gonzalezek Tornosolo Kopako finala jokatuko dute gaur, 19:00etan, Abadiñoko trinketean.
Jokamolde desberdin biren arteko finala jokatuko dute abadiñarrak eta berriztarrak. Gonzalez biziagoa da, erritmo handia ipintzen die partiduei  eta inspiratuta dagoenean, erraz amaitzen du tantoa. Antxia partiduari eusten saiatuko da. Pilotari segurua eta langilea da. Defentsan oinarrituta tantoak luzatzen asmatzen badu, finala bere aldera eroateko aukerak izango ditu.

 

Atariko partidu interesgarria

Finalaren aurretik, atariko partidu interesgarri bategaz gozatuko dute trinketera bertaratzen direnek. Waltary izar kubatarra izango da protagonistetako bat. Gordonegaz bikotea osatuta, Uriarte eta Ugarte izango dituzte arerio.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!