Formula 3agaz lehenengo probak egin ditu Urienek

Anboto 2012ko abe. 13a, 12:32

Emilio de Villotaren taldeagaz Xerezko zirkuituan izan zen abenduaren 6 eta 7an

Emilio de Villotaren taldeagaz Xerezko zirkuituan izan zen abenduaren 6 eta 7an.

 

Datorren urteko gastuei aurre egiteko babesle bila dabiltzan bitartean, Igor Urienek Formula 3an probak egin zituen Xerezko zirkuituan, abenduaren 6tik 7rako asteburuan. Emilio de Villotaren taldeagaz ibili zen.

 

Formula 3a gidatzea esperientzia ederra eta fisikoki exijentea izan zela adierazi du Urienek: “Pneumatikoek zoruari asko eusten diotenez, bihurguneak azkarrago har daitezke; une batzuetan 3,3ko G indarra izan nuen. Egia esanda, proben hurrengo egunean apur bat minduta nuen sama”.

 

Probetan lortutako denboragaz oso gustura geratu zen. F3ko beste pilotu batzuk ere bazebiltzan, eta itzuliko haiengandik segundo bat baino gutxiagora geratzea lortu zuen. F3an dabiltzan eta aurretik ezagutzen dituen pilotuekin (Moises Soriano, Alex Toril…) egoteko aukera ere izan zuen. 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!