Gorka Larrinagak irabazi du udalak eratutako argazki lehiaketa

Anboto 2012ko abe. 9a, 08:47

Udalak ateratzen duen egutegiaren irudiak aukeratzeko antolatu duten argazki lehiaketaren lehenego saria jaso du Gorka Larrinagak. \'Iturriak\' izan da aurtengo lehiaketaren gaia, eta Mendiola auzoko iturri natural baten argazkiagaz jaso du lehenengo saria

Udalak ateratzen duen egutegiaren irudiak aukeratzeko antolatu duten argazki lehiaketaren lehenengo saria jaso du Gorka Larrinagak. \'Iturriak\' izan da aurtengo lehiaketaren gaia, eta Mendiola auzoko iturri natural baten argazkiagaz jaso du lehenengo saria.

 

Lehiaketara 38 lehiakide aurkeztu dira aurten, eta 35 argazki jaso dituzte antolatzaileek. Sari nagusia, 300 eurokoa, iaz Anbotoren lehiaketa irabazi zuen Larrinagak jaso du, eta Haritz Herederori eman diote 14 eta 17 urte arteko argazki onenaren saria. Saria jaso duten argazki bi horiek, eta epaimahaiak aukeratu dituen beste hamar argazkirekin osatuko dute Abadiñoko Udalaren 2013rako egutegia.

 

Traña-Matienako Errota kultur etxean eta udalaren bulegoan, Txanporta kultur etxean eta udaletxeko banatuko dituzte hormako 2.000 eta mahaiko 1.500 egutegi.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!