Abadiñok 320 kilora arteko txapelketa irabazi du

Anboto 2012ko aza. 26a, 12:39

Denboraldia indartsu hasi du Abadiño sokatira taldeak. Goma gaineko lauko lehenengo finala irabazi zuen zapatuan Zelaietako probalekuan jokatutako finalean.

Denboraldia indartsu hasi du Abadiño sokatira taldeak. Goma gaineko lauko lehenengo finala irabazi zuen zapatuan Zelaietako probalekuan jokatutako finalean.


Abadiño Bk irabazi zuen 320 kilora arteko lauko txapelketa. Sokarri sailkatu zen bigarren eta Ibarra hirugarren. Abadiño A bosgarren geratu zen. Abadiño Bk Ibarraren kontra tiraldi bat galdu eta gainerako denak irabazi egin zituen.


Zapatu honetan 300 kilora arteko txapelketa hasiko dute. Lehenengo sailkapen fasea Beasainen (Gipuzkoa) jokatuko da eta bigarrena Artziniegan (Araba). Sailkatzen direnek hiru asteburu barru jokatuko dute finala Ibarran (Gipuzkoa).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!