Gaur finalerdiak jokatuko dira trinketean.
Durangaldeak trinketean goi mailako ordezkariak dituela nabarmendu zen joan zen barikuan, Tornosolo Kopako final laurdenetan. Etxeko pilotariek Ipar Euskal Herriko hiru ordezkariak kanporatu zituzten.
Mikel Gonzalezek 40-22 menderatu zuen Jeannots eta Ander Antxiak ere erraz kanporatu zuen Bonetbelche: 40-23. Rober Uriartek gehiago sufritu behar izan zuen Lambert kanporatzeko: 40-34.
Gaur, 19:00etan, finalerdiak jokatuko dituzte. Antxiak eta Uriartek elkarren kontra jokatuko dute abadiñarren arteko lehian. Gonzalezek Harismendi izango du aurkari.