Etxeko pilotariak nagusi Tornosolo Kopako final zortzirenetan

Anboto 2012ko aza. 12a, 12:42

Rober Uriarte eta Ander Antxia pilotari abadiñarrak ostiralean nagusi izan ziren Tornosolo Kopako hirugarren jardunaldian. Rafael eta Ugarte menderatu zituzten hurrenez hurren eta final laurdenetara sailkatzea lortu dute

Rober Uriarte eta Ander Antxia pilotari abadiñarrak ostiralean nagusi izan ziren Tornosolo Kopako hirugarren jardunaldian. Rafael eta Ugarte menderatu zituzten hurrenez hurren eta final laurdenetara sailkatzea lortu dute.

 

Uriartek Mikel Rafael izan zuen aurkari eta partidu gogorra jokatu zuten. Abadiñarrak ez zuen garaipena erraz lortu, Rafaelek 36 tantura iristea lortu baitzuen. Jokatutako beste norgehiagokan, Ander Antxiak nagusitasuna erakutsi zuen kantxan. Jaun eta jabe izan zen partidu osoan eta Inhar Ugartek bere maila onena erakutsi arren ezin izan zuen pilotari profesional ohia garaitu (40-25).

 

Tornosolo Kopako hurrengo jardunaldia azaroaren 16an izango da, 18:00etan. Ipar Euskal Herriko pilotariak arituko dira lehenengoz Tornosolon etxekoen aurka. Mikel Gonzalez berriztarrak Jeannots izango du aurkari, Ander Antxia abadiñarrak Bonetbelcheri egin beharko dio aurre eta Rober Uriartek Lamberten aurka jokatuko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!