Gonzalez final laurdenetan Aspuru garaitu ondoren

Anboto 2012ko aza. 7a, 08:31
Tornosolo Kopako bigarren jardunaldia ostiralean jokatu zen abadiñoko trinketean. Eskuz banakako nagusien lehen mailako bi partidu jokatu ziren eta Mikel Gonzalez berriztarra eta Mikel Rafael arabarra izan ziren irabazleak.

Tornosolo Kopako bigarren jardunaldia ostiralean jokatu zen Abadiñoko trinketean. Eskuz banakako nagusien lehen mailako bi partidu jokatu ziren eta Mikel Gonzalez berriztarra eta Mikel Rafael arabarra izan ziren irabazleak.

 

Gonzalezek Asier Aspuru abadiñarra izan zuen aurkari eta xamur garaitu zuen, 40-31. Nahiz eta Aspuru ondo aritu zen, Gonzalezek partidua kontrolpean izan zuen. Garaileak argi erakutsi zuen abadiñarra baino maila bat gorago dagoela, hala ere Aspuruk 31 tantura iristea lortu zuen. Garaipenak final laurdenetan sailkatu du Gonzalez eta azaroaren 16an Ipar Euskal Herriko Jeannots pilotariari egin beharko dio aurre.

 

Mikel Rafaelek, Sopelako Gordonen aurka jokatu zuen eta 40-27 irabazi zuen arabarrak. Lehen zatian arabarrak pixka bat sufritu arren irabaztea lortu zuen. Rafaelek hurrengo partidua Rober Uriarte abadiñarraren aurka jokatuko du azaroaren 9an, 19:00etan. Egun berean Ander Antxia abadiñarraren eta Ugarteren arteko norgehiagoka ere jokatuko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!