Calleja aurrera eta Urrejola kanpora pilotan

Anboto 2012ko aza. 1a, 12:59

Cafes Baque pilota txapelketako lau partidu jokatu zituzten atzo Abadiñoko pilotalekuan

Cafes Baque pilota txapelketako lau partidu jokatu zituzten atzo Abadiñoko pilotalekuan.

 

Kadeteetan Calleja zaldibartarra jokatu barik sailkatu zen hurrengo faserako. Elordiren kontra jokatu behar zuen, baina lesio baten ondorioz Iurreta pilota eskolagaz jokatzen duen mallabitarrak ezin izan zuen kantxaratu. Gazteetan Urrejola otxandiarrak galdu egin zuen Ibarrondoren kontra eta txapelketatik kanpora geratu da. Beste partidu biak Arandiak eta Calvok irabazi zituzten, kadeteetan eta gazteetan, hurrenez hurren. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!