Aspuru eta Gonzalez aurrez aurre trinketean

Anboto 2012ko aza. 2a, 08:00

Gaur Tornosolo Kopako final zortzirenetan neurtuko dira abadiñarra eta berriztarra

Gaur Tornosolo Kopako final zortzirenetan neurtuko dira abadiñarra eta berriztarra.

 

Tornosolo Kopak modalitateko pilotaririk onenetakoak batuko ditu azaroaren 30era arteko barikuetan Abadiñoko trinketean.Lehenengo jardunaldian Asier Aspuru abadiñarrak 40-22  menderatu zuen Lier Gandiaga lekeitiarra. Inhar Ugarte algortarrak ere aurrera egin zuen Migeltxo arabarrari irabazita: 40-27.

 

Gaur, 19:00etan, final zortzirenetako lehenengo partiduak jokatuko dute Asier Aspuru abadiñarrak eta Mikel Gonzalez berriztarra. Mikel Rafael eta Iker Gordonek ere final laurdenetarako txartela gura dute.
Datorren barikuan Ander Antxia eta Rober Uriarte abadiñarrek ekingo diote txapelketari. Irabazleek Ipar Euskal Herriko hiru pilotari zain izango dituzte final laurdenetan: Bonetbelche, Lambert eta Jeannots. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!