Urkiolako maratoi erdia egingo dute domekan

Anboto 2012ko urr. 27a, 08:37

Urtero legez 21 eta 11 kilometroko ibilbide banatan lehiatuko dira, Santutegitik hasita

Urtero legez 21 eta 11 kilometroko ibilbide banatan lehiatuko dira, Santutegitik hasita.

 

Domekan Urkiolako XXII. Maratoi Erdia jokatuko dute Santutegi paretik hasita. Aurreko aldietan legez, ibilbide bi prestatu dituzte: 21 eta 11 kilometroko bana. Ibilbide luzeagoa 10:00etan hasiko da eta laburragoa 10:15ean.

 

Baso bideetatik zehar ibilbide gorabeheratsua prestatu dute, gorantz 502 metroko desnibel positiboa duena. Iazko aldian, Oier Ariznabarreta durangarra eta Iraia Garcia amorebieta-etxanoarra izan ziren ibilbide luzeagoko irabazleak.

 

Sariei dagokionez, 21 kilometrokoa irabazten duenak 200 euro jasoko ditu; bigarren ailegatzen denak 150 euro, eta hirugarrenak 75 euro.

 

Bidezabal atletismo taldeko antolatzaileek jakinarazi dutenez, Internet bidez izena emateko arazo informatikoak egon dira asteon. Horregatik, egunean bertako izen-ematea merketu egin dute. 30 euro beharrean, 20 euro izango da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!