Hasiera kaskarra Hirumet Taldearentzat Munduko Kopan

Anboto 2012ko urr. 23a, 11:20

Ziklokroseko Hirumet Taldeak ez zuen hasiera ona egin Munduko Kopan. Txekiar Errepublikako Tabor herrian izan zen lasterketa eta Egoitz Murgoitiok eta Jonathan Lastrak hartu zuten parte, lasterketa desberdinetan. Murgoitio abadiñarrak 36. postua lortu zuen élite mailan eta Lastrak 30. postua 23 urte azpiko mailan.

Ziklokroseko Hirumet Taldeak ez zuen hasiera ona egin Munduko Kopan. Txekiar Errepublikako Tabor herrian izan zen lasterketa eta Egoitz Murgoitiok eta Jonathan Lastrak hartu zuten parte, nork bere ketagorian. Murgoitio abadiñarrak 36. postua lortu zuen elite mailan eta Lastrak 30. postua 23 urte azpikoan.

 

Lasterketa osoan zehar 25. postua lortzeko borrokan ibili zen abadiñarra, baina katearekin arazoak izan zituen eta ondorioz 36. iritsi zen helmugara. Erritmo egokia zeramala adierazi du Murgoitiok eta, ondorioz, lortutako emaitzarekin ez dagoela gustura. Datorren astean, Plzen-en (Txekiar Errepublika) jokatuko den lasterketan maila hobea ematea espero duela adierazi du.

 

Hirumet Taldeko Jonathan Lastrak 23 urte azpiko lasterketan debutatu zuen Munduko Kopan. 30. postua lortu zuen bizkaitarrak. Lastrak adierazi zuen erakutsitakoa baino maila hobea zuela. Hala ere, denboraldi honetan bere helburua ikastea dela dio eta bizipen guztietatik ondorio positiboak ateratzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!