Murgoitio 25. sailkatu da Ronseko lasterketan

Anboto 2012ko urr. 15a, 11:49

Egoitz Murgoitiok, Hirumet Taldeko txirrindulariak, 25. postua lortu du Bpost Bank Sariko lasterketan. Lasterketa ikusgarria izan zen eta ziklokros modalitateko puntako txirrindulari guztiak bildu zituen

Egoitz Murgoitiok, Hirumet Taldeko txirrindulariak, 25. postua lortu du Bpost Bank Sariko lasterketan. Lasterketa ikusgarria izan zen eta ziklokros modalitateko puntako txirrindulari guztiak bildu zituen.

 

Nahiz eta euri asko egin, zirkuitoa ondo mantendu zen eta parte hartzaileek erritmo bizia mantendu ahal izan zuten. Murgoitio hasieratik bigarren taldean kokatu zen baina 16. postura arte hurbiltzea lortu zuen, helmugatik laugarren aldiz pasatutakoan. Baina postuak galduz joan zen 25. tokian gelditu arte. Abadiñarrak adierazi zuen,  bere lasterketako erritmoarekin eta sentsazioekin pozik zegoela. Hurrengo astean hasiko den Munduko Kopako atarian, ez zuela bizkarreko minik sentitu eta pozik agertu zen.

 

Talde bereko Jonathan Lastrak 22. postua lortu zuen 23 urte azpiko kategorian. Lastrak lasterketa hasi baino lehenago aldakan mina sentitu zuen arren, horrek ez zion lasterketa buruan irtetzea galarazi. Lasterketako bigarren zatian, aldakako min eta beste txirrindularien erritmo biziaren ondorioz froga luzea bilakatu zitzaiola adierazi zuen Lastrak, baina bukatzeko ez zuen eragozpenik izan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!