Rober Uriarte eta Ugarte garaile Tornosolo trinketean

Anboto 2012ko urr. 8a, 12:40
Abadiñoko Rober Uriarte eta Inhar Ugarte pilotariak, Amankomunazgoa Saria lehiaketaren txapeldun bilakatu ziren atzo. Abadiñoko Tornosolo trinketean jokatu zen finala atzo iluntzean eta 40-31 menderatu zituzten Mikel Gonzalez berriztarra eta Mikel Landa

Abadiñoko Rober Uriarte eta Inhar Ugarte pilotariak, Amankomunazgoa Saria lehiaketaren txapeldun bilakatu ziren atzo. Abadiñoko Tornosolo trinketean jokatu zen finala atzo iluntzean eta 40-31 menderatu zituzten Mikel Gonzalez berriztarra eta Mikel Landa.

 

Lehia gogorra mantendu zuten partiduak iraun zuen 90 minutuetan bikote biek, baina Uriarte abadiñarra gehiago izan zen. Defentsan oso fin eta erasoan habil ibiliaz, hogei tantu lortu zituen, horietatik bederatzi sakez.

 

Mikel Gonzalez berriztarrak 15 tantu egin zituen, sakez bost bakarrik. Abiadura eman zion pelotari eta jokoaren erritmoa aldatu zuen, baina tantu bukaeran ezta sakean ere ez zuen asmatu.

 

Hala ere, Uriarte eta Ugarteren lan bikainaren ondorioa izan zen berriztarrak min asko ez egin izana.

 

Mikel Landa izan zen laukotean makalena, deseroso nabaritu zitzaion. Jokoaz gozatu ezinik eta normalean baino huts gehiago egin zituen.

 

Euskadiko Binakako Elite “Amankomunazgoa Saria” lehiaketaren hirugarren postua Barandiaran-Antxia bikotearentzat izan zen. 40-27 menderatu zituzten Gandiaga-Arbizu. Antxia abadiñarra izan zen protagonista, tantu dotoreak eginez.

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!