Amankomunazgoa Sariko trinkete finalean aurrelari bien arteko lehia bizia espero da.
Gaur, 19:00etan, Amankomunazgoa Sariko finala jokatuko dute Abadiñoko Tornosolo trinketean. Mikel Gonzalez berriztarrak, Landa edukiko du bizkartzain, eta Robert Uriarte abadiñarrak eta Ugartek osatutako bikoteari aurre egingo diete.
Durangaldeko aurrelari biek sasoian daudela erakutsi zuten finalerdietan. Gaurko finalean Gonzalez pilota alde batetik bestera bizi mugitzen saiatuko da. Uriartek tantoa amaitzen duen trebetasuna izango du arma nagusia.