Igor Urien pilotuak Europako Radical Master txapelketari dagokion azken aurreko lasterketan lehiatuko da, zapatuan, Donington zirkuituan (Erresuma Batua). Lasterketa horren ostean, azaroan Katalunian egingo dena bakarrik faltako da txapelketa amaitzeko.
Urien lehenengoz dabil txapelketa horretan parte hartzen. Hala ere, lasterketa bat baino gehiago irabaztea lortu du. Austrian, abuztuan, arazo teknikoak izan zituen autoagaz eta txapelketa irabazteko aukera konplikatu zitzaion. Hala ere, berak beti aipatu du bere helburu nagusia ahalik eta gehien ikastea zela.