Iturriagak lan txukuna egin du munduko txapelketan

Anboto 2012ko ira. 28a, 11:14

Eneritz Iturriaga txirrindulari abadiñarrark 35. postuan amaitu zuen Valkenburgen (Herbehereak) jokatuko munduko txapelketan

Eneritz Iturriaga txirrindulari abadiñarrark 35. postuan amaitu zuen Valkenburgen (Herbehereak) jokatuko munduko txapelketan.

 

Pozik dago emaitzagaz, baina lasterketa beste modu batera garatu balitz, aurrerago amaitzeko aukerak izango zituela uste du. Gerora txapeldun izango zen Marianne Vosek seigarren itzulian alde egin zuen, tropeletik ihes eginda zebilen boskotearen bila. Tropela ez zen aurrekoak harrapatzeko kapaz izan eta irabazlearengandik bost minutura helmugaratu zen, tartean Iturriaga zela. Abadiñarra nagusietako hamabigarren munduko txapelketan lehiatu da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!