Iparraldeko Abiadura Txapelketa irabazi du.
Aitor Martinez motor gidari abadiñarrak Iparraldeko Abiadura Txapelketa irabazi zuen joan zen asteburuan Nafarroako Los Arcos zirkuituan. Txapelketa amaitzeko oraindik lasterketa bat falta den arren (Motorland, Aragoi, Espainia), Martinezek orain arteko bostak irabazi ditu eta matematikoki bera da txapeldun. Txapelketan goitik behera agindu du abadiñarrak. Esaterako, Nafarroako lasterketan polea egin zuen eta zirkuituko errekor berria ezarri 600 zm3-tan: 1.45,06.
Datorren denboraldian Espainiako txapelketan aritu gura du Martinezek (1.000 zm3-tan) eta finantziazioa lortzeko laguntza eske dabilela argitu du.