Faboritoek ez dute hutsik egin trinketean

Anboto 2012ko ira. 28a, 11:07

Amankomunazgoa Sarian, espero ziren bikoteak heldu dira gaurko finalerdietara

Amankomunazgoa Sarian, espero ziren bikoteak heldu dira gaurko finalerdietara.

 

Gaur, 19:00etan, Amankomunazgoa Sariko finalerdiak jokatuko dituzte Abadiñoko Tornosolo trinketean. Lehenengo partiduan Mikel Gonzalez berriztarrak eta Landak, Ander Antxia abadiñarraren eta Barandiaranen kontra jokatuko dute. Bikote biek erraz lortu zuten finalerdietarako sailkapena. Lehenengoek 18an utzi zituzten aurkariak eta bigarrenek 10ean.

 

Bigarren finalerdian Rober Uriarte abadiñarrak eta Ugartek, Gandiaga II.aren eta Arbizuren aurka jokatuko dute. Bikote biek latz sufritu behar izan zuten final laurdenetan. Tanto bakarragatik gailendu ziren lehenengoak eta bigatik bigarrenak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!