Castroviejo uste baino pattalago aritu da

Anboto 2012ko ira. 19a, 18:27

Munduko txapelketako erlojupekoa 22. amaitu du Jonathan Castroviejok. Ez dago gustura bere jardunagaz eta askoz gorago amaitzea espero zuela adierazi du.

Munduko txapelketako erlojupekoa 22. amaitu du Jonathan Castroviejok. Ez dago gustura bere jardunagaz eta askoz gorago amaitzea espero zuela adierazi du.


Londresko Joko Olinpikoetan lortutako bederatzigarren postua hobetu nahi zuen abadiñon bizi den getxoztarrak, baina ez du bere mailarik eman. “Askoz gorago amaitzea espero nuen”, adierazi du. Hasieran kostatu egin zaio erritmoa hartzea: “Txarto irten naiz eta lehenengo zuzenguneetan erritmoa hartzea kostatu zait. Oso luzeak egin zaizkit. Ondoren, askoz hobeto joan naiz, baina oro har oso luzea egin zait erlojupekoa”. Gainera, errepidea busti samar zegoenez bihurgune batzuetan ez arriskatzea erabaki duela aipatu du Movistar taldeko txirrindulariak.


Herbehereetan jokatu den erlojupekoa Tony Martinek irabazi du. Beraz, iaz Copenhaguen lortutako garaipena berritu du alemaniarrak. Taylor Phinneu estatubatuarra sailkatu da bigarren bost segundora eta Vassily Kirienka bieloerrusiarra hirugarren, 1.44ra. Castroviejok irabazlearengandik 3.23ra amaitu du erlojupekoa.

 

Bestalde, asteburuan taldekako erlojupeko txapelketan parte hartu zuen Movistar taldeagaz eta seigarren tokian amaitu zuen.

 

\"\"

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!