"Txispa hartzea" falta zaio Egoitz Murgoitiori

Anboto 2012ko ira. 19a, 09:56

Errepidean hainbat lasterketa lehiatu ondoren, joan zen asteburuan krosagaz denboraldiko lehen kontaktua izan zuen Egoitz Murgoitiok Suitzan. Oraindik \"txispa hartzea\" falta zaiola onartu du. Bestalde, korrika, Gorka Bizkarra sasoian dago beren lehen iron mana egiteko.

Errepidean hainbat lasterketa lehiatu ondoren, joan zen asteburuan krosagaz denboraldiko lehen kontaktua izan zuen Egoitz Murgoitiok Suitzan. Oraindik "txispa hartzea" falta zaiola onartu du. Bestalde, korrika, Gorka Bizkarra sasoian dago beren lehen iron mana egiteko.

 

\"\"Orain arte errepidera bideratu du aurredenboraldia Egoitz Murgoitiok (Hirumet taldea) ziklistak (Valentziako Itzulia, esaterako) eta asteburu honetan lehenengo kontaktua izan du krosagaz Suitzan, Baden Supercross-ean. Abadiñarrak 20. postuan amaitu du eta sufritu egin duela onartu du: “Zirkuitu bategaz lehen kontaktua nuen eta nahiko sufritu dut. Txispa falta zitzaidan oztopoetan eta erritmo aldaketetan eta muskuluak nekatuta nituen”. Datorren asteburuan ez du lasterketarik lehiatuko eta sasoi puntu egokia hartzeko erabiliko ditu datozen 15 egunak.


Pablo Lastra taldekidea, aldiz, oso pozik dago. Superkrosa 22. postuan amaitu zuen, Murgoitiorengandik oso gertu: “Atzean irtetea egokitu zait. Apurka atzetik aurrera joan naiz eta azkenengo itzulietan sufritu egin dut. Emaitza ona da, baina sentzazioekin geratzen nahiz. Niretzat oso pozgarria da maila handiko txirrindularien artean lehiatu dezakedala ikustea”.


Suitzako lasterketa Francis Mourey frantziarrak irabazi zuen (1.04.05). Murgoitio 3.36ra helmugaratu zen eta Lastra 3.35era.

 

Bizkarra, sasoian iron manerako


Gorka Bizkarrak (Saltoki Trikideak) irail amaieran distantzia luzeko Espainiako txapelketan parte hartuko du Bartzelonan. Lehenengoz parte hartuko du iron man distantziako proba batean (3,8 km igerian, 180 km bizikletan eta 42 km korrika). Proba horretarako prestakuntza bide onetik darama. Orain asteburu bi, Donibane Lohitzuneko iron man erdian bigarren amaitu zuen eta domeka honetan, Plazaolako VI. Maratoi Erdian (Leitza, Nafarroa) parte hartu eta zazpigarren amaitu du (1.19.08). Ez zuen hain aurrean amaitzerik espero astean zehar entrenamendu exigenteak eta gogorrak egitetik zetorrelako. Esaterako zapatuan sei ordu eman zituen bizikletan, 180 kilometro 31 km/orduko batez bestekoan, eta beste sei korrika.

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!