Munduko txapelketan arituko da Jonathan Castroviejo

Anboto 2012ko ira. 12a, 11:15

Abadiñon bizi den getxoztarra munduko txirrindularitza txapelketa lehiatzeko hautatuen zerrendan dago.

Abadiñon bizi den getxoztarra munduko txirrindularitza txapelketa lehiatzeko hautatuen zerrendan dago.


Munduko txapelketa irailaren 16tik 23ra izango da Herbeheretan, Limburgon. Movistar Team taldeko Castroviejogaz batera hauek dira gainerako hautatuak: Pablo Lastras eta Alejandro Valverde (Movistar Team), Alberto Contador (Saxo Bank-Tinkoff Bank), Juan Antonio Flecha (Sky), Oscar Freire, Dani Moreno eta Joaquim Rodríguez (Katusha) eta Samuel Sánchez (Euskaltel-Euskadi). Samuel Sanchezek lesiotik ehuneko ehunean errekuperatuta ez dagoela  badio (gaur Britainia Handiko itzulia lehiatzen ari da) Egoi Martinez taldekideak hartuko du bere tokia.


Erlojupeko lasterketa Jonathan Castroviejok eta Alberto Contadorrek lehiatuko dute irailaren 19an. Printzipioz irailaren 17an, astelehenean, joango dira Herbeheretara erlojupekoan parte hartu behar duten bi txirrindulariak.


Emakumeen taldean Eneritz Iturriaga hautatuen zerrendan dago. 

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!