210 gaztetxo Muntsaratzeko III. Duatloi Txikian

Anboto 2012ko irailaren 11

Harrera gero eta hobea du Muntsaratzeko duatloi txikiak. Iaz baino 38 parte hartzaile gehiago, eta orain urte bi baino 92 lagun egiago, batu ziren duatloia egiteko prest: guztira, 210 neska-mutil

Harrera gero eta hobea du Muntsaratzeko duatloi txikiak. Iaz baino 38 parte hartzaile gehiago, eta orain urte bi baino 92 lagun egiago, batu ziren duatloia egiteko prest: guztira, 210 neska-mutil.

 

\"\"

 

Adinaren arabera sailkatuta bost lasterketa izan ziren: 0-5 urte arteko neska-mutilak izan ziren gaztetxoenak; nagusienak,  berriz, 12-13 urte artekoak. Parte hartzaile guztiek opari bat jaso zuten lasterketa amaitzean; jatekoa eta edatekoa ere eskaini zitzaien. Horrezaz gainera, kirola egiteko materiala egin zuten zotz antolatzaileek. Besteak beste, kafe-makina bat eta hainbat kamiseta eta txapel zotz egin zituzten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!