Eneritz Iturriaga munduko txapelketarako hautatuen zerrendan dago

Anboto 2012ko ira. 11a, 12:50

Irailaren 22an, Herbeheretan jokatuko den munduko txapelketako iraupen-lasterketan ibiliko da. Aurtengoagaz, hamahirugarren parte hartzea (horietako bat gazte mailan) izango du abadiñarrak.

Irailaren 22an, Herbeheretan jokatuko den munduko txapelketako iraupen-lasterketan ibiliko da. Aurtengoagaz, hamahirugarren parte hartzea (horietako bat gazte mailan) izango du abadiñarrak.


Ramon Gonzalez Arrietak atzo jakinarazi zuen emakumeen taldea nortzuk osatuko duten. Iturriagagaz batera, Anna Sanchiz eta Ane Santesteban dira nagusien mailako hautatuak. Hiru txirrindulariak Lointek taldeagaz dabiltza gaur egun. Gazteen mailan, Lourdes Oiarbide (Beste Alde Rent A Car-Orue taldea) ere hautauen artean dago.


Iturriagak 1999an debutatu zuen munduko txapelketa batean, gazte mailan zebilela. Harrezkero, beste 11 bider (aurtengoagaz 12) egon da hautatuen artean. 2010ean ezin izan zuen parte hartu lesio baten ondorioz.


Bere helburua “ahalik gerrarik handiena ematea” dela adierazi du Iturriagak: “Gaur egun maila handia dago, baina gogotsu nago. Beti egiten du ilusioa munduko txapelketa bat lehiatzeak”.


Ibilbidea iaz Dinamarkan aurkitu zutena baino gogorragoa dela uste du: “Ihesaldiak kalitate handiagokoak izango dira. Itzuliak joan ahala ibilbidea gogorragoa egingo da eta horrek indartsuenei mesede egingo die”.


Txirrindulariek zortzi itzuli emango dizkiete zirkuitu bati (128 kilometro guztira). Bemelerberg eta Cauberg mitikoa lako igoerei aurre egin beharko diete, besteak beste.

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!