Trinketean iazko txapela defendatuko du Uriartek

Anboto 2012ko uzt. 20a, 08:44

Amankomunazgoko Sariko finala jokatuko dute bihar, eta Rober Uriarte eta Ander Antxia abadiñarrak lehiatuko dira Tornosolon

Amankomunazgoko Sariko finala jokatuko dute bihar, eta Rober Uriarte eta Ander Antxia abadiñarrak lehiatuko dira Tornosolon.

 

\"\"

 

Tornosolo trinketean jokatuko den Amankomunazgoko Saria finaleko txapela abadiñar biren artean dago. Rober Uriartek eta Ander Antxiak neurtuko dituzte indarrak. Uriarte  iazko txapelduna da. Finala gaur jokatuko dute Tornosolo trinketean, 19:00etan.

 

Uriarte jokoa aurrean nahasten eta Antxia bere jokamoldera eroaten ahaleginduko da. Aspegaz profesionala izandako pilotaria abila da aurrean eta aireko jokoan arma baliotsua du. Antxia pilotari luzeagoa da eta binakako partiduetan atzean jokatzen du sarritan. Pilota teilatuan jartzen saiatu beharko da Antxia, eta Uriarteri aurreko jokoa mozten.
 

 

Aurretik hirugarren eta laugarren postuak erabakiko dituzte Mikel Rafael eta Mikel Gonzalez  pilotariek. Biek ala biek lan handiak eman zizkieten Uriarteri eta Antxiari finalerdietan. Lehenengo finalerdian Frontis pilota enpresan ibilitako pilotari bik jokatu zuten: Ander Antxiak eta Mikel Rafaelek. Partiduaren ia-ia bukaerara arte oreka izan zen nagusi (31-31).

 

Antxia azken txanpan egindako tanto ilara bati esker sailkatu zen. Pilotari biek ondo jokatu zuten eta ez zegoen argi nor nagusitu zitekeen, indarrak pare parean zeudelako. Baina berdinketa horretatik aurrera, Antxia ia zuzenean joan zen 40ra. Pilota sarean sartzen eta teilatuan luze ipintzen asmatu zuen abadiñarrak eta merezita sailkatu zen gaurko finalerako (40-32).

 

Bigarren finalerdia Rober Uriarte eta Mikel Gonzalez berriztarraren artekoa izan zen. Uriartek Gonzalezen lesio bat aprobetxatu zuen markagailua irauli eta finalera sailkatzeko.  Gonzalezek alde nabarmena hartu zuen partiduko lehenengo erdian (23-12 / 25-18). Partidua aurrera aterako zuela ematen zuenean, berriztarrak orkatila bihurritu zuen. Partiduan jarraitu zuen, baina bererik eman ezinda. Haizea alde zuela Uriartek markagailuari buelta ematea lortu zuen (40-31). 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!