Frantzian esperientzia berri bat Urienentzat

Anboto 2012ko uzt. 20a, 08:40

Paul Ricard zirkuituan ariko da lehenengoz

Paul Ricard zirkuituan ariko da lehenengoz.

 

Igor Urien pilotu abadiñarrak Europako Radical Masters txapelketako laugarren proba izango du asteburuan Frantziako Paul Ricard zirkuituan. Txapelketa horretan parte hartzen duen lehenengo urtea denez, lasterketa askotako zirkuituak berriak dira beretzako. Paul Ricard zirkuitua ere ez zuen aurretik ezagutzen. Asteburuko lasterketa denboraldiko laugarrena izango da eta beste hiru geratuko zaizkio txapelketa amaitzeko.

 

Aurreko lasterketan, Herbehereetan, bigarren amaitu zuen, baina Urienen helburua “ikasten eta esperientzia pilatzen” jarraitzea da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!